Egun gogor bat benetan, baina EAE-ANVren udal talde eta beraien botanteentzat hain zuzen. Zirku bat zirudien pleno batean, Audientzia Nazionaleko txandako "inkisidore politikoa"k ezarritako suspentsioa onartu eta aplikatu egiten da, "errezeta frankista" asumituz, EAE-ANV talde politikoa eta berau ordezkatzen duen oro "sutara" bidaliz. Beste behin ere, PSOE-PP tandema Franko diktadorearen "lotuta eta ondo lotuta" lema praktikan jartzen ikusi ditugu plenoan.
Plenoak gutxi iraun zuen, azkarra izan zen, gazteleraz esaten den bezala "de corte castrense y marcial" (alkatesaren estilokoa), EAE-ANVren aurkako akusazioz beterik, PPko zinegotzia bere onetik aterata, eta harrokeriaz beteriko PSOE batekin, gorrotoz beteriko pleno bat, español-nacionalismoz beteriko gorrotozko pleno bat. EAE-ANV izan zen, zirku honen ondorioz, kaltetua izan zen bakarra. Konpostura gorde zuen eta golpea jasotzera itxaron zuen, duintasunez, espainol-nazionalismoaren beste eraso bat jasanez. Plenoa altxatzea falta zen, baino azken momentuan, plenoan zeuden dozena erdi bat lagunek bere protesta aditzera eman zuten, bertan zegoen "sorgin ehiza" salatzeko. 15 segundotan plenoa eten egin zen. Nobedaderik ez. Plenoko azken segundo hauek,"sutan erretzera" dijoaztenentzako, protestatzen duenarentzako, errenditzen ez denarentzako, eta "fartsa politiko" hau onartzen ez duenarentzako izateak, izorratu eta estresatu egiten dituzte.
"Frankismo demokratikoaren" protagonista izateak ez die axola , berziklaturiko eta legalizaturiko "GALen espirituari" zuku osoa atereaz. Ohituta daude inpunitate politikora, botereak ematen dien prepotentziara, biolentzia konstituzionalera, … , azken finean inposatzera. Denak espainolak, beraiek inposatzen digutelako, eta azken hitza, estatu inposatzailearena.
ZPren azken perla Valle de los Caidos-en dugu (Frankismoaren sinbolo adierazgarriena eta diktadoreen hilobi), irabazle eta galtzaileen arteko "adiskidetza sinbolo" bezala bersortu nahian, faxista eta antifaxisten "anaien arteko" sinbolo baketsu bilakatu nahian. Askorentzat, Espainia frankistaren sinbolo adierazgarri dena, Lasarte-Oriako plenoaren erretratu, ilegalizatzailea, unionista, … espainiar-nacionalismoren oinordetza, Frankok "lotuta, eta ondo lotuta" utzitako "demokraziaren" izenean.
Plenoa ikusita, PSOE-PPk osatutako taldeak, eskutik helduta, "kaudiloaren" hilobia bisitatzera, bidaia bat egitera gonbidatu gaituzte.
Iñaki Múgica Flores, (nahita) gaizki entzuten duenari, asmakizunak gehitzea, esaten ez dena idaztea eta bakoitzak entzun nahi duena era interesatu batean interpretatzea (inork ez zuen alkatesa aipatu ezta inongo alderdi politikorik ere, ezta inongo mehatxurik egin ere), Valle de los Caidos-aren inguruko aipamen bat egiteak molestatu izanak, salatu egiten zaitu. Ez dakit, sinbolo faxista horrekin identifikatzen zaren, baina hori zure arazoa da. Egozentrismoak garaitzen zaituzte, eta zuen neurrira idazteko, gezurra eta manipulazioa erabiltzeak, asko esaten du zuen talante eta neurri politikoaz.
Gogoratu beharra dago, ezker abertzalea beti egon dela estatuaren aparatoek(politikoa, poliziala, mediatikoa, juridikoa,…) mehatxatua eta hauen jarduna sufritu duela, eta estatuaren biolentzia sufritzen duela bere forma eta era guztietan.
Gatazkaren konponbiderako konponbide demokratiko eta politiko batean aurkituko gara. Nahiko genuke! (eta ez interpretatu mehatxu bat bezala).
Josu Agirretxe Kerexeta
(Plenoko partaide eta
emaitzaren kontra)