bereziartua

helena-ferreras 2008ko uztailaren 21a

Jone Altuna kultura eta hezkuntzako saileko buruarekin hitz egiten egon gara batzordearen funtzionatzeko eraren inguruan. Gehien bat kanpotik datozen proposamenak jasotzea gustoko duela esan digu horrela herritarren gustoko gauzak egitea errazagoa delako.

Nola funtzionatzen du kultur eta hezkuntza arloak?
Propioki, guk geuk gastatzen dugu dirua, zer egin erabakitzen dugu, kontzertu bat, erakusketa bat edo liburu bat eta zuzenki kudeatzen dugu Udaletik. Bestela norbait etortzen da udalari ekintza bat proposatzera, erakunde bat, talde bat edo pertsona bat izan daiteke edozein ekitaldi proposatu eta udalari berak egin dezala esatera dator. Hau da, egin nahi dute baina beraiek ezin dute.

Batzuk proposamenarekin etortzen dira beraiek ezin dutelako egin?
Bai, Udalak bere gain hartzen du eta finantziatzen du, proposamena kanpotik dator baina barne ekintza bat bezalakoa da. Ordaintzen da eta lana egiten da guk egiten ditugun ekintzetan bezala. Gustatzen zait proposamena kanpotik datorrenean. Herriarentzat eta kultura munduarentzat interesgarria dela iruditzen bazaigu onartu egiten dugu eta dirua baldin badago egiten da. Nazioarteko dantza jaialdia adibidez lehen dirulaguntza bidez egiten zen baina taldeek ezin dute karga hori eraman eta guk hartzen dugu, taldearen konformitate eta proposamenekin hartzen ditugu.

Herriko talde edo pertsona bat etorri daiteke zerbait proposatzera?
Ideia edo proposamena zehaztuta ekarri dezake, interesgarria irudituko zaion zerbait, adibidez argazki zaharren erakusketa eta interesgarria bada egiten dugu.
Zuzenean gauzak gure ideiekin egiten ditugu edo bestela proposatzen dizkigutenak. Talde batzuekin urtero sinatzen dira hitzarmenak, proiektua aurkezten dute dauzkaten asmoekin, taldeak zer egingo duen esaten du eta udalak zer ordainduko duen, konpromezu batzuk hartzen dira. Hitzarmena sinatzen den erakundeekin harremana estua da, sakonagoa da , gertuagokoa. Onak dira hitzarmenak elkarlana egiteko.

Orduan udalaren ekintzak eta herritarrek proposatutakoak daude?
Bai. Bertso tranpa, Ttakunek proposatu zuen, eta musika, bertsolaritza eta antzerkigintzarako interesgarria zenez dirulaguntza bat eman zitzaion hori aurrera eramateko. 2006. urtean dirulaguntzen legea atera zen, araudia bat dago. Udaletxean ez dago beste departamendurik horrelakorik daukanik eta hor daude dirulaguntza puntual bat ematerako orduan kontuan hartzen diren irizpideak. Orain Eusko Jaurlaritzak beste lege bat atera du eta asmoa daukagu horrekin pareko bat egiteko. Beste sailekin ere lege bakarra egitea interesgarria iruditzen zait ekintzak eta dirua unifikatzeko. Gauza batzuk daude arlo batean baina gehiagotan sartu daitezkeenak, elkarren ondotik gertu daude alegia. Gauza bat bide batetik egiten bada gero ezinda beste bidetik egin.

Dirulaguntzak ematean puntuekin egiten da, nola?
Legean dauden irizpideen arabera ematen dira puntuak, teknikari batek egiten du lan hori. Adibidez, irabazi asmorik gabekoa bada onartu egiten da, edo interesgarria bada, edo jende kopuru handia bilduko badu. Eskaera konkretuaren arabera ematen dira puntuak, egiten den programaren arabera.

Kultura bultzatzeko antolatzen al dituzue ekitaldiak zuen ekimenaz?
Ez da hain erraza, bartzutan asmo onarekin egiten ditugu gauzak baina agian ez da ondo ateratzen, agian ez da aretoa betetzen horregatik ondo pentsatu behar da zer egin. Gogoratzen naiz Gabino Diego etorri zenean ez genuela bete. Hori guk antolatu genuen artisten koordinadorarekin. Baina neri proposamenak jasoztea gustatzen zait.

Kexak daude dirua kudeatu besterik ez duzuela egiten.
Kaleko jendeak ideia zehatzagoak dauzka, interes handia daukate gauzak egiteko. Guk egiten dugunean mundu horretan dabilenari galdetu behar diogu ea zer iruditzen zaien programa, ziurtatu egiten ditugu gauzak ondo atera daitezen eta hala ere ez dugu beti arrakasta lortzen.

Aretoa betzen ez bada ere joan direnak gustora geratu badira arrakastatsua da ekitaldia, ez da?
Bai joaten direnak gustora gelditu badira hori ere arrakasta da. Departamentuak arlo eta disziplina guztiak bete behar ditu, talde minoritarioak ere hartu behar dira kontuan. Dena ezin da egin baina interesgarria da gauza desberdinak egitea.

Jendeak proposatzen duena aurrera ateratzen saitzen zarete?
Bai hori da, batzuk finantziatzen ditugu osorik eta besteak diru laguntzein. Adibidez dantzari txiki eguna mantentzeko, udalak ez badu mantentzen ezin da egin. Beraiek parte hartzen dute, arduratzen dira, antolatzen laguntzen dute, kanpoko taldeekin egoten eta beraiek ere parte hartzen dute jaiegun horretan. Denok batera egiten dugu lan, ez udalak bakarrik, denok elkartzen garenean gauzak ondo ateratzen dira.

Harremana egiten da hitzarmenak sinazterakoan?
Bai, neri ez zait gustatzen txekearekin nahi dudana egitea. Jendeak jendea ekartzen du. Jendearekin egiten baduzu gauza bat gero gurasoak, lagunak... etorriko dira, nere iritziz jendearekin egin behar dira gauzak. Jendearentzako baina jendearekin.

Batez ere proposamenak jasotzen dituzue?
Bai eta gero laguntzak eman. Zu alde batean zaude eta taldea betsean baina borondate ona badago akordio batera iristen gara. Garrantzitsuena da markatzea zein ikuspunturekin egiten diren ekintzak, esan nahi dut, zuk zure gauzen ideia daukazu eta nik ideiak kontrastazen egin nahi dut lana, jendeak zernahi duen ikustea. Herrian Sensibilidade desberdinak daude, baserriak, kaleko jendea, auzo batekoak edo bestekoak, baina nik hemendik denontzat egin behar dut lan, denontzako. Batzutan leku batera begira egiten dituzu gauzak eta besteetan beste batera, leku guztietara begira azken finean.

Batzuk esango dute beraien aldera ez dela asko begiratzen.
Etorri daitezke gauzak proposatzera. Adibidez baserrien inguruan egin genuen ikaragarri polita zen bideo bat, baserritarrak etorri ziren aurkezpenera eta unkigarria izan zen. Hori baserritarrei eskerrak emateko egin genuen, beraien isiltasuna, umiltasuna eta eraman duten bizitza isilagatik.

Puntuazioen informea ezin da eztabaidatu?
Ez, hori informe teknikoa delako. Nik teknikoki ondo baldin badago ez dut ezer esango, teknikaria ez da politikoa, nik horrelako lanik ez dut egingo politikaria naizelako. Hala ere nik eskubidea daukat, politiko bezela, ezetz esateko baina hori nere kontzientzian geratuko da, horregatik teknikoak esaten duenarekin aurrera egiten dut. Batzordera joaten naizenean beste politikoen aurrean aurkezten dugu, eztabaidatu egiten da eta azkenean bozkatu. Batzuk esango dute nik nahi dudanari ematen dizkiodala laguntzak, baina ni politikaria naiz eta ez daukat lagunik. Herriarentzako interesa baldin badauka baiezkoarekin joango da.•