Okendo frontoiko azken filma ikusi ahal izan zen ostegunean

Txintxarri Aldizkaria 2008ko uzt. 21a, 02:00

Gauetako sesio hauetan parte hartu duenak gogoan izango du pelikularen bat, ondo pasa zuelako, pelikularen musika gogoan duelako, gau horretan oso giro ona zegoelako, euria egin zuelako... Atzo euriaren arriskua bazegoen ba, egun goibela, eguerdin zaparrada, arratsean euri tantak ... baina eutsi zion ateri.
“Pena bat litzateke, azken filma ez ikustea eguraldiagatik”... ”lasai, iluntzerako hobetuko duela esan dute”... ziren zinezaleen esanak eta nahiak. Azkenean, zortea aldeko, frontoia bota aurretiko azken filma eskaini zuten Okendo Zinema Taldekoek. Gainera ez zuten nolanahiko harrera egin ikusleei, frontoira sartzeko kandelak jarri zituzten lurrean, eta filmaren erdian eginiko eten txiki batean pipak banatu zituzten, detaile politak.
Hemendik aurrera osteguneko filmekin konformatu beharko dugu.•