Larunbat gauean Break Dance izan zen Jalgin

Txintxarri 2008ko uztailaren 21a

Jalgiren uztaileko programazioak aurrera doa eta larunbat gauean Break Dance saio bat ikusteko aukera izan genuen.
Jalgira hori ikusteko asmoz bildutako jendea hasieran harrituta geratu zen, oholtza eta inguruak hutsa baitzeuden. Zarauztikan etorri zen Break Dance erakustaldia eskaintzera talde bat, lekua behar zutela eta gau-giroak laguntzen zuenez, tabernaren barruan egin beharrean egokiagoa iruditu zitzazien kanpoan egitea eta horrela egin zuten.
Lurrean ipini zuten beraiek erabiltzen duten lona bat (dantza gainean egiteko), musika ipini eta dantzan aritu ziren. Ordu bete inguruko saioa egin zuten. Gazte talde bat zuten begira lurrean beraien ondoan eserita, agian urte gutxi barru herrian izango dugu honelako talderik.•