Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Maialen Chourraut piraguista ekainean ur bizietako slalomean Espainiako Txapelduna izan da, jada zortzigarren urtea eta abuztuan Pekineko Joku Olinpikoetan parte hartuko du. Pekin aldera abiatu aurretik egun batzuk igaro ditu herrian. Komunikabide guztiak bere atzetik dituen arren, Txintxarrikoei tartetxo bat egin digu. Joku Olinpikoetan jaitsi behar duten kanala, Shunyiko kanala, munduko zailena dela kontatu digu: “desnibel handia du, ur pilo bat eta ur mugimendu nahiko zatarrak. Fisikoki oso indartsu egon behar da eta teknikoki oso fin”. Maialen Pekineko kanala jaisten telebistaz ikusteko aukera izango duzue, abuztuaren 13an eta 14ean eguerdi aldera. Ikuskizuna ziurtatuta dago.