Finala 18:30ak pasatxo zirenean hasi zen, Xabi Etxezarreta eta Mikel Bardajik osatzen zuten bikotea Iñigo Arluziaga eta Imanol Bardaji bikotearen aurka eta Imanol eta Iñigo izan ziren 35 tantoetara iritsi zirenak.
Lehenengo partida hasi zenetik bete zen Okendoko frontoia jendez. Santa Anako pala txapelketa urtero arrakastatsua bada ere aurtengoa berezia izan da oso, bertan jokatu den azkena izan baita. Plaza eraberrituko dela eta frontoia behera botako da eta ez da berririk egingo.
Hori dela eta aurtengo partidetan jokalariek kamiseta bereziak jantzi dituzte horrela frontoiari omenaldi txiki bat egiteko. Pena bada ere datorren urtean beste toki batean jokatu beharko da Santa Anako Pala Txapelketa.
Bukatutakoan sari banaketa egin zuten, oroigarriak banatu zizkieten jokalari guztiei eta omenaldi txiki bat egin zioten Jose Felix Solanori palan ibilitako urte eta egindako lanagatik.