Larunbatean ospatu zen Santa Ana Eguneko ekitaldien barruan, parodia ospatu zen iluntzean.
Aurten bi elkarte izan dira omenduan 25 urte bete dituztelako. Bata Ostadar Kirol Fundazioa. Itziar Carrascok jaso zuen oroigarria eta Amaia Agirrek bertso eder bat eskaini zion. Ondoren, Santa Ana Artisau Azoka omendu zen, eta oroigarria jasotzera Antton Salsamendi igo zen oholtzara. Honi ere bertso polit bat kantatu zion Amaiak.
Omenaldiez gain, aurten antolatzaileek aipamen berezi bat egin nahi izan zioten maiatzean hil zen Lurdes Ubeguni, hainbatetan parodian parte hartu izandakoa.
Eta antzerkia hasi zen. Aurten luze xamar jo zuen. Ordu eta erdi inguru iraun zuen parodiak sutara kondenatu zituen Ximona Etxeberriberria Saltzekogutxi eta Patxiku Axkarregi Koitolarrinoski. Hala ere deabrua errausketaren kontra dagoenez, ez zituen erre.
Antolakuntzak eskerrak eman nahi dizkie parodian modu batean edo bestean lagundu edo parte hartu duten guztiei.
Argazkiak ikusteko egin klik hemen.