Zentro Zibikoko jardueretan parte hartu nahi izanez gero irailaren 12a arte egin daiteke Zentro Zibikoan, Aralar plazako 5.ean. Ekintza desberdinak ordutegi zabalarekin prestatu dituzte oporrak bukatu eta hurrengo lau hilabete hauetarako. Batzuk lasaiagoak eta besteak gorputzari pixka bat eragitekoak. Jarduera batzuk doainekoak izango dira mantentzeko gimnasia, frantsesa, orratz-lanak, ebaketa eta jantzigintza, bideoforuma, jantzi konponketak eta patroiak, irakurketaren txokoa eta ihauterietako konpartsa, baina, hala ere parte hartu nahi izanez gero izena ematea beharrezkoa da tokia gordetzeko.
Kuota desberdinak
Ordaindu beharreko jarduerak batuka, antzerkia, kantua, automakillajea, eskulanak, defentsa pertsonala, yoga, pilates bolioak, tai-chi, clown eta emozioak, sabel dantza edo sevillanak dira eta hauetan aritu nahi izanez gero kuota bat ordaindu beharko da.
Ordaindu beharreko kuota ikastaro kopuruaren araberakoa da. Ikastaro bat edo gehiago egin nahi izanez gero, 35,50 euro ordaindu behar dira jarduera bat egiteko, 42,50 euro bi jardueratan parte hartzeko, 46,50 euro hirutan izena emateko eta 49,50 euro lau ikastarotan izena emateko.
Emakumearen Zentro Zibikoan bertan egin behar da inskripzioa, goizeko 9:30etatik 13:30ak arte eta arratsaldeko 15:00etatik 20:00ak arte. Eta esan bezala epea irailaren 12a arte dago irekita.
Eraman beharreko agiriak
Izena emateko NANaren fotokopia, KUTXAko 20 zenbakiak eta eskabide orria behar bezala beteta dira aurkeztu behar diren agiri bakarrak.•