XXVI.Areto-Futbol Txapelketan izena emateko epea zabalik dago

Txintxarri 2008ko irailaren 8a

Txintxarri

Ostadar Kirol Fundazioak Areto-Futboleko XXVI.Txapelketari ekingo dio aurki. Hau dela eta izena emateko epea zabaldu du, beraz txapelketa herrikoi honetan parte hartu nahi duzuenok Ostadarreko bulego berrian, Geltoki kalean 25. zenbakian, eman behar duzue izena hilak 19 baino lehen, astelehenetik ostiralera 19:00etatik 20:00etara. Gehienez 30 talde onartuko dira.
Antolakuntzak jakinarazi digunez, iazko fitxak aurtengo denboraldian erabili daitezke. Baina, Ostadarreko bulegoan utzi behar dira aurtengo zigilua jartzeko. Fitxa berria egin behar duten jokalariek berriz, EHNA edo NANaren fotokopia eta bi argazki utzi behar dituzte bulegoan.
Txus Alonso azken urteetako txapelketako arduradunak atsedenaldi bat hartuko du eta bere ordez Imanol Azkuek eta Eneko Molinak gidatuko dute aurtengo txapelketa. Ostadarreko ordezkariek eskerrak eman nahi dizkiote Txuseri, urte hauetan txapelketaren alde egin duen lanarengatik. "Ez da erraza txapelketa herrikoi hau antolatzea, esfortzu eta lan handia eskatzen baitu: astero taldeekin bilerak, astebururo partidak antolatu, web orria eguneratu...
Ziur gaude Imanol eta Enekok txapelketa ongi eramaten jakingo dutela, orain arte Txuseri laguntzen aritu baitira. Hala eta guztiz ere, urtero bezala, txapelketan parte hartu behar duten taldeei gauzak erraztu ditzatela eta partiduetan kiroltasunez aritu daitezela eskatzen diegu".•