Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ostadar K.F.k uztailaren 30ean banatu zituen Tourreko sariak Ilargi tabernan. Hau izan baitzen puntu gehien lortu zituen taberna. Porrako txartel irabazleak, Alex Rojok (797 puntu) 360 euro eskuratu zituen eta Joxema Aranzabek (783 puntu) bigarren saria irabazi zuen, 180 euro. Ilargik, taberna irabazlea izateagatik, Urgull jatetxean bi pertsonentzako afaria irabazi zuen. Ostadarrek parte hartzaile guztien artean 8 urdaiazpiko banatu zituen. Hiru porretako txartel hoberena zein izango den jakitea falta da. Irabazleak 1600 euro jasoko ditu.•