Lasarte-Oria Kirol Elkarteko gimnasia atalak irailaren 13an, larunbatean, ekingo dizkio 08-09 denboraldiko entrenamenduei udal kiroldegian. Amaia Calvo eta Maite Rueda entrenatzaileek gimnasia erritmikoaren sekretuak erakutsiko dizkiete bertara gerturatzen diren kirolariei.
Urtero bezala astean hiru entrenamendu egingo dituzte eta ordutegia ondorengoa da: asteazkenetan 18:30etatik 19:30etara, ostiralean 19:00etatik 20:00etara eta larunbatean 12:00etatik 13:30etara.
Beraz, gimnasia erritmikoa egin nahi duten sei urtetik gorako haurrek aipatu orduetan udal kiroldegitik pasa edo 676872029 telefono zenbakira deitu behar dute.•