Lasarte-Oriako euskaltegiek izena emateko epea ireki dute irailan. AEK-ko Muntteri euskaltegian kurtsoa urriaren 1ean hasiko da, hala ere, izen ematea urte osoan zehar egin daiteke bulegoan, 11:00etatik 13:00ak bitarte goizez eta 18:00etatik 20:00ak arte arratsaldez Geltoki kaleko 17.ean. Klaseak goiz eta arratsaldez izango dira maila guztietarako, 1, 2 eta 3. perfilak eskuratzeko aukera dago, baita EGA ere. Euskalduntzeko maila guztietarako eskaintzen dira eskolak.
Udal euskaltegian ordea, izena emateko epea irailaren 19an itxiko da eta kurtsoari hil bereko 22an emango diote hasiera. Bulegoa goizeko 8:30etik 19:15 arte egongo da irekita eta informazio gehigo behar izanez gero 943 36 16 21 telefonoan galdetu daiteke. Hemen ere, perfil guztiak eskuratzeko aukera dago eta gainera kurtsoa finantzatzeko bekak daude, baldintza bakarra 16 urtetik gorako adina edukitzea da. Euskaltegiaren barneko ekintzetan Solaskide programa gauzatzen da euskara sustatu dadin eta ikasleak mintza praktikan trebatu daitezen. Herritar euskaldunekin jarduerak egiten dituzte ikasleek, horrela euskal giroan mugitzen ohitu eta mingaina askatzen ausartzeko.•