2008-2009 kurtsorako Udal kirol jarduera eskaintza zabala aurkezten du Lasarte-Oriako kirol zerbitzuak. Heldu zein 16 urte beherako gaztetxoentzako jarduerak dira eta urriaren 1an hasi eta ekainera arte iraungo dute.
Helduen eskaintza
Mantenimenduko gimnasia, egokitze fisikoa, banakako entrenamenduak, mantenimenduko igeriketa, aerobika, indoor txirrindularitza, pilates, tonifikazioa, igerian ikastea edo igeriketa gidatua ditugu helduentzako kirol jarduerak, baina aurten streching eta aquaerobika ere eskainiko dira.
Strechingak beroketa eta luzatze ariketetan datza eta hauen bidez gorputza malgu mantentzen da. Aquarobikan, berriz, musika jarraituaz uretan ariketa desberdinak egiten dira eta osasun kardiobaskularrarentzako onuragarria da.
Ikastaro hauek guztiak astean zehar egingo dira eta herritaren bermerako kirol bakoitzeko ordutegi anitzak egongo dira.
Haurren eskaintza
Gaztetxo eta haurrentzako jarduerei dagokienez, aerobika, kirol ludoteka, igerian ikastea, alebinen kirol jardueren sustapena eta 2001 eta 2002an jaiotakoentzat jostakirola eskaintzen dira.
Hauek astelehenetik ostiralera burutuko dira, alebinen kirol jardueren sustapena salbu. Azken jarduera hau, 1997an eta 1998an jaio diren haurrei zuzendua dago, larunbatetan burutuko da eta udal kirol gune desberdinetan gainera.
Izena emateko epea
Kirol jardueren izena emate epea irailaren 15ean hasiko da eta Kirolen Udal zerbitzuak jakin arazi duenez, jarduera gehienen talde kide kopurua mugatua izango da, beraz, azkar ibili.
Jarduerei buruzko informazio gehiago eskuratu nahiez gero kirol zerbitzuak kiroldegian duen bulegora 10:00etatik 12:30etara edo 17:00etatik 19:00etara gerturatu edo 943 376 182 telefonora deitzea daukazue.•