Ttakun Kultur Elkarteak Lasarte-Oriako Udalaren laguntzaz begirale ikastaroa antolatu du herrian. Urtxintxa Aisialdiko Hezitzaileen Eskolako irakasleek eskainiko duten ikastaroak 400 ordutakoa izango da. Saio guztiak larunbatetan izango dira, goiz eta arratsaldez, urriatik maiatzera. Lasarte-Oriako herritarrek %9ko beherapena izango dute.
Ikastaroari buruzko informazio gehiago eskuratzeko, Ttakuneko bulegora gerturatu, 943 371 448 telefono zenbakira deitu edo aisia@ttakun.com helbidera mezua bidali dezakezue.•