Sorosle ikastaroa Kultur Etxean

Txintxarri 2008ko irailaren 15a

Gipuzkoako DYAk Manuel Lekuona Kultur Etxean, irailaren 17an eskainiko duen sorosle eta lehen sorospen ikastaroa egiteko lekurik ez dagoen arren, DYAtik jakinarazi nahi dute, agian azkeneko mometuan sartzeko aukera izango dela, askotan izena eman duen norbait atzera bota daitekeelako. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko 943 46 46 22 telefonora deitu daiteke.
Ikastaroak hiru asteetako iraupena izango du, irailaren 17tik urriaren 7ak bitartean. Ikastaroa arratsaldetan eskainiko dute astelehenetik ostegunera arratsaldeko zazpietatik bederatzietara.
Biztanlego osoari irekia dagoen ikastaroa da eta ez da beharrezkoa aurrez inolako ezagupenik izatea. Egunerokotasunean gerta litezkeen arazoei aurre egiteko baliabideak irakatsiko zaizkie ikasleei. Ezagupen arruntak baina era berean baliagarriak izango dira, adibidez bihotz eta biriken suspertzea, zauriak, hausturak, erredurak eta abar. Gainera ikastaro amaierako frogak gainditzen dituenak DYA Gipuzkoak eskaintzen duen Sorosle-Titulua eskuratzeko aukera izango du. Unibertsitatean ikasten ari direnentzat 2 kreditu konbalidatzeko balioko die Sorosle-Titulu horrek.•