Sute txikia Izurde tabernan

Txintxarri 2008ko ira. 19a, 02:00

Su hiltzaileen hiru kamioi, poliziak eta ikusminak erakarritako jendetza elkartu ziren atzo arratsaldeko 6ak inguruan Mutiozabal kaleko 7an dagoen Izurde taberna kanpokaldean. Itxuraz sute handia bazirudien ere, zorionez ke laino handi eta beroa zen, baina surik ez. Suhiltzaileek persiana bota, oxigenoa erabiliz sartu eta sutan utzitako sartagin batek eragin zuela ikusi zuten. Gero tabernatik kea ateratzen izan zuten lana baina ordubete ondoren normaltasuna nagusitu zen kalean.