Xuntas podemos!!

I. Arteaga 2008ko irailaren 19a

Joan den asteburuan emakumezkoen estropada izan zen berrikuntza nagusia Donostiako badian.
Hondartzara errauskailuaren aurka edo zaborren kudeaketan eredu jasangarriago baten alde egitera giza katean jaitsi ziren herritarrak ahaztu gabe.
Estropadatan ohiko jendetza izan zen. Baina, kirol zaletasunaz gain emakumeak nola lehiatu ziren ikusi ahal izan genuen lehendabizikoz. Arraunean egiten duten emakumeak beti izan dira baina, Kontxako estropadak bezalako froga nagusi batean ez dute inoiz lekurik izan.
Ezkutuko errealitate izatetik, publiko aurrean ageriko izatera pasatzen denean egiten dira honelakoak egiazko.
Arraunlari batentzako Kontxan arraun egin ahal izatea ohore handia izan behar du. Datozen belaunaldiei bidea zabaltzea bezain bestekoa eta hori emakume hauek egin dute aurten.
Emakumeak arraunean zituzten zortzi traineruek egin zuten lehendabizikoz Donostian itsas arrastoa. Historiak ondo gordeko duen datua izango da. Egindako arrastoak ilusioarekin izan bai du lotura estua.
Irabazle galiziarren arraun bakoitzean irakur zitekeen esaldiarekin gelditu naiz, Xuntas podemos zioen. Gai eta arlo gehiagotan gertatzen da hau: elkartuta errazagoa da bidea. Bestela, nola egin aurre gertatzen ari diren bidegabekeria guztiei?