Gune berri bat entsaiatzeko

Txintxarri Aldizkaria 2008ko irailaren 19a

Musikarekin betetzen dute Lasarte-Oriatar askok bere aisialdiko denbora baina normalean ez dute horretarako leku aproposik izaten. Gazteria eta Festetako sailak erraztasunak eman nahi ditu eta Oztaran auzoko Parapeto eraikina utziko du nahi duenak erabili dezan.
Horren truke, lokala errespetatu, zaindu eta garbi mantendu beharko dute erabiltzaileek eta noski, entsaiatzeko ezarritako txandak errespetatu.
Gunea erabiltzeko izena emateko edo informazioa gehiago jasotzeko Manuel Lekuona kultur etxean dagoen Gazteen Informaziorako Bulegoan egin daiteke.
Gazteria eta Festetako saileko lehendakari Jesus Maria Zaballosek azaldu duenez, "entsaiatzeko toki bat eskainiz eta baita maketa lehiaketaren bidez musikan dabiltzan gazteen aldeko apustua egin da musikagintzan jarraitu dezaten".•