N-1 eko zubia

Txintxarri Aldizkaria 2008ko irailaren 19a

Hiritarrengandik jasotako kexak direla eta Udalak idatzi bat bidali zuen Foru Aldundira N-1 errepideko zubiak, Oztaran auzotik pasatzerakoan, egoera txarrean dagoen baranda duela salatzeko. Bide Azpiegituretako diputatuaden Eneko Goiak adierazi du beren helburua hesiaren konponketa lanak lehen bai lehen hastea dela eta emergentziazko konponketa proiektua prestatzen ari direla azpiegiturak hala eskatzen duelako. Gainera, Goiak azaldu duenez, konponketa lanek zailtasunak eragingo dituzte trafikoan dentsitate handiko puntua delako, horregatik ahalik eta egokien zehaztuko dute dena•