PARTEHARTZE KARPA
Lasarte-Oriako Herritarren Plataformak Herritarren Partehartze Karpa bihar, larunbata, kalera aterako du berriz ere. Atsobakar auzoan izango dira goizeko 11:00etatik 13:00ak bitartean.
“Ez gaude ohitutak politikoak kalean ikustera hauteskunde garaia ez baldin bada, eta arraro egiten zaigu gure iritzia eskatu eta entzuten digutenean. Hau aldatu nahi dugu”, diote ekimenaren antolatzaileek. Partehartze Karpara gerturatzeko aukerarik ez duenak, Plataformarekin herremanetan jarri daiteke 943-100 658 telefono zenbakian edo pclohp@hotmail.com helbidean.•