FORO IBEROAMERIKARRA
Gazteria eta Garapena; Tokiko Politika Publikoak izenburupean El Salvadorren ospatu zen Tokiko Gobernuen Iberoamerikako III. Foroan parte hartu zuen Ana Urchueguia Alkateak, irailaren 4ean, Udalerri eta Probintzien Espainiako Federazioko ordezkari gisa. Bertan Latinoamerikako eta Europako 21 herrialdetako 170 alkate baino gehiago bildu ziren. Udaletik helarazi dutenez, ellkarren arteko estrategia bat eratzea eta urrian El Salvadorren bertan izango den Estatuburu eta Gobernuburuen XVIII. Iberoamerikako Goi-Bilerarako ekarpenak egitea izan zen foroaren helburua.•