Frigorista izateko ikastaroa

Txintxarri 2008ko irailaren 19a

Ikastaroa
Lasarte-Oriako Udalak frigorista espezialitatean prestatzeko ikastaro bat eskainiko du urriaren 10etik azaroaren 28ra, INEMen bitartez. Elektrizitateko ezaguerak dituzten eta langabezian dauden pertsonei zuzenduta dago nagusiki. Ikastaroan parte hartzeko interesa duenak Udaleko Prestakuntza eta Enplegu arloko bulegora jo dezake (Villa Mirentxu, Donostia etorbidea 3, 943-376183) edo Enplegu Bulegoko telefono zenbakira deitu dezake, 943-360283 . Bertan ikastaro horri eta beste batzuei buruzko informazio gehiago jasotzeaz gain, eskaera orria bete ahal izango da.•