Bizikleta jai arrakastatsua Okendo plazan

Txintxarri 2008ko irailaren 22a

Ostiralean Mugikortasun Iraunkorraren astearen baitan ospatu ziren ekitaldiei buruzko balorazio baikorra egin dute antolatzaileek.
Izan ere, txirringaren erabilera sustatzeko antolatu ziren ibilaldi eta haur jolasetan lasarteoriar askok parte hartu baitzuten.
Honetaz gain, bigarren eskuko bizikleta eta osagarrien merkatu txikiak ere onespena izan zuen herritarren artean. Nahiz eta lehen aldia izan, hainbat gauza salgai egon ziren Okendoko karpan eta salmentak ere egon zirela aipatu digute antolatzaileek.•