Jam Sesioen denboraldi berria ostiralean hasi zen eta indarrez hasteko, hauen lehen emanaldia rockeroa izan zen.
Eta horretarako gonbidatu bereziak izan ziren, Sexty Sexers taldeko hiru partaide: Joseba Baleztena Electric Child gitarra, Julen Irazoki Juzz Suicide gitarra eta Mikel Larratxe Mike Strangelove ahotsa.
Lehen aldia da Jalgi Kafe Anzokian jam sesio rockero bat egiten dena, beti jazz, funk edota blues bezalako ritmoak izan baitira nagusi. Puntual ez baziren hasi ere, jende asko bildu zen talde beratarrarekin dantza egitera.
Sexty Sexers 2001eko ondarrean sortu zen musika taldea da, beranduago Ameba izena jarriko ziotena. Gazte nafarrak, Berako Aduana zaharreko egoitzan entsaiatzen hasi ziren, lehenbizi bertsioak eginez eta pixkanaka kantuak sortuz. Oraindik joera garbirik gabeko kantuak lehen aldiz urtebete beranduago agertuko zituzten zuzenean herrian bertan emandako kontzertuan.
SextySexers izenpean 2005eko ekainean eman zuten lehen kontzertua. Ondoren, boskoteak ez du jotzeko aukerarik galdu eta mota guztietako eszenatokiak zapaldu ditu, baita bi diska argitaratu ere.•