IKASTAROA
Urriaren 1etik azaroaren 14ra, helduentzako igeriketa ikastaroa eskainiko dute udal kiroldegian. Astean hiru saio izango dira (astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan), 19:10etatik 20:30etara. Izena emateko azten eguna irailaren 26a da. Ikastaroak 100,40 euro balio ditu eta kiroldegiko bazkide direnentzat 55,80 euro. Informazio gehiago nahi izanez gero kiroldegiko bulegora hurbildu behar duzue edo 943-376182 telefonoan ere informazioa eskatu dezakezue.•