Zurezko taila ikastaroa

Txintxarri 2008ko irailaren 22a

IKASTAROA
Manuel Lekuona Kultur Etxean zurezko taila ikastaroa eskainiko dute 15 urtetik gorako guztiontzat eta bi talde osatu nahi dituzte. Taldeak 12 pertsonaz osatuko dira gehienez. Ikastaroa urriaren 7an hasi eta abenduaren 8ra bitartean iraungo du. Astean bost ordu izango dira: lehenengo taldea asteartean eta ostegunean 15:00tatik 17:30tara eta bigarrena, asteartetan eta ostegunetan 17:30tatik 20:00etara.
Izena emateko epea gaur astelehena hasi eta urriaren 3ra arte zabalik egongo da Gazteen Informaziorako Udal Bulegoan (Kultur Etxeko hirugarren solairuan), astelehenetik ostiralera 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00tara. Ikastaroaren prezioa: erroldatuentzat 41,20 euro eta erroldatu gabeak 77,75 euro.•