Literatur tailerra

Txintxarri 2008ko irailaren 22a

IKASTAROA
Lasarte-Oriako Udaleko Kultura eta Hezkuntza sailak antolatuta, urriaren 3an 16.00etan, ostirala, martxan jarriko du Literatur Tailerra, Manuel Lekuona Kultur Etxean. Aurreko urteetan bezala, Mª Carmen Perez Rosiere izango da lantaldearen koordinatzailea. Tailerra ostiraletan izango da eta maiatzean amaituko da.
Parte hartzeko interesa duten pertsona guztiek kultur etxera hurbildu beharko dute tailerraren lehenengo egunean, urriaren 3an, arratsaldeko 16:00etan. Bertan jasoko dute informazio gehiago.•