Mikel Kastresana gogoan

Txintxarri 2008ko irailaren 26a

Ezagunak eta senideak Okendon bildu eta Kastresanaren argazkia, Mikel askatasun haizea haiz leloa zuen pankarta, hilketaren berri ematen zuten egunkarietako berri eta Kastresanaren bizitzari buruzko hitz batzuen bidez, lasarteoriarra guztien gogora ekarri zuten. Bihar 11:00etan Mikel Kastresanari omenaldia egingo zaio Zabaletan eta parte hartzeko deia egin dute.•