Elkartasun isilunea astelehenean

Txintxarri 2008ko irailaren 26a

Astelehenean, Euskadiko Udalen elkarteak (EUDEL) deituta, Lasarte-Oriako udalak Santoñako atentatua eta honen ondorioak gaitzesteko kontzentrazioa egin zuen. Ana Urchuegia Lasarte-Oriako alkatea, hainbat zinegotzi, alderdietako ordezkariak eta herritar ugari batu ziren udaletxe aurrean eta guztien elkartasuna adierazteko isilunea egin zuten.•