Doako ikastaro eta mintegiak

Txintxarri 2008ko irailaren 26a

Merkatarientzako Laguntza Teknikoko Kabinetetik (MLTK) jakinarazi nahi dute Eusko Jaurlaritzako Industri, Merkatal eta Turismo Sailak doako ikastaro eta mintegi multzoa antolatu duela.
Plan honen helburua merkatal sektorea berritu eta hau profesionalizatzeko marko bat sortzea da. Horretarako birziklatze profesionala eta sistema informatiko eta kudeaketa teknika berriak barneratzen saiatuko dira. Garrantzia berezia emango zaio berrikuntza eta kalitateari. Ikastaro eta mintegiak merkatariek teknologia berrien arloan dituzten beharrak asetzeko bereziki prestatu dira.
Kurtsoak ondorengoak dira: bi orduko mintegi estrategikoak, 10 edo 20 ordu on line bidezko formakuntzan, merkataritzaren esperientzia berritzaileei buruzko 2 orduko mintegiak, merkataritzako kalitatearen zirkuluen inguruko 2 orduko mintegia eta berdintasunari buruzko 2 orduko 2 jardunaldi.
Kurtso eta mintegietan izena emateko edo informazio gehiago behar izanez gero www.dendanet.com helbide elektronikoan egin daiteke edo 943 45 63 33 eta 900 500 900 telefonoetan.
Aldi berean gogorarazi nahi dute MLTKren zerbitzuak doakoak direla merkatari guztientzat eta negozioren kudeaketa, dirulaguntzak, prestakuntza eta abarren inguruko zalantzak eta kontsultak egin ditzaketela bertan.•