Lasarte-Oriako korrikalariek arrakasta handia izan dute asteburuan

Txintxarri 2008ko irailaren 26a

Aurreko asteburuan Lasarte-Oriako korrikalari askok parte hartu dute ospatu ziren lasterketa desberdinetan. Andoni Illarramendi Usurbilgo Axeri Krosean eta David Martin Urnietako Herri Biran lehenak izan ziren helmugara iristen.

Igandean, irailaren 21ean, Usurbilen Axeri krosa eta Urnietan Herri Bira ospatu ziren. Bietan izan genituen herrikoak txapeldun Andoni Illarramendi eta David Martin. Beste herritar askok ere parte hartu zuten haien artean Ostadar K.F. taldeko partaideak.

Axeri krosa
Andoni Illarramendi irabazlea izan zen gizonezkoetan 0:34:29ko markarekin. Beste herritar asko ere egon ziren igandean Usurbilen korrika egiten Raul Tejado, Jose Luis Delgado, Juan Maria Marcos, Mikel Villaroya, Ibon Urdanpilleta, Xabier Esnaola, Eduardo Ormazabal, Aritz Corcuera, Igor Amantegi eta Iñaki Sudupe beste askoren artean.

Herri Bira
Urnietan ospatutako Herri Biran ere herritar bat garaile 29:38ko denborarekin. Ostadar K.F. taldeko David Martin. 9,5eko kilometro luzeko lasterketan ondo ibili zen, bigarren iritsi zenak ia minutu bat beranduago gurutzatu zuen helmuga. Herriko Javi Gil, Pablo Ucero, Juan Maria Marcos, Iñaki Blanco, Ruben Carranza, Luis Manuel Urbano eta Juan Mari Gastesik ere parte hartu zuten Urnietako Herri Biran. Aurtengo Herri Bira izan da Euskal Herriko lasterketa zirkuituan sartu den lehena. Aldaketa honek partehartzaileen mailan eragina izan du.•