Gripearen aurkako txertoaren kanpainia asteazkenetik aurrera

Txintxarri 2008ko irailaren 29a

Urriaren 1ean hasi eta azaroaren 15a bitarte egongo da abian gripearen aurkako txertoaren kanpainia. Bi dira xede-taldeak, alde batetik konplikazioak jasateko arriskua duten pertsonak (65 urtetik gorakoak, haurdun dauden emakumeak, tratamendu inmunosupresorea dutenak, diabetikoak eta gaixotasun kronikoak dauzkatenak, bihotzekoak, biriketakoak eta abar) eta bestetik horiei gaixotasuna transmititu diezaieketen pertsonak (osasun zerbitzuetan, zahar egoitzetan eta abarretan lan egiten dutenak).
Gripea gaixotasun infekziosoa izanik batzuentzat arriskutsua da konplikazioak eragin diezaizkielako horregatik da garrantzitsua hauentzat txertatzea.
Txertoa nahi duenak osasun zentrora joan behar du ordua hartzera eta normalean momentuan bertan egiten da. Medikuek txertoa jartzera animatzen dute geroko konplikazioak saihesteko.•