Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean gudari eguna ospatu zuten herritarrek Zabaletan. Goiza 11:00etan hasi zen bertsoekin baina txalaparta, trikitixa eta txistua ere han izan ziren. Herrian ez daudenak eta haien senitartekoak ekarri ziren gogora eta Mikel Kastresana hil zutela 20 urte bete diren aste honetan berari ere omenaldia egin zioten. Gurasoei lore sorta bat eskeini zitzaien eta agurra dantzatu zuten argazkiaren aurrean.•