Larunbatean, irailaren 27an senior mailako eskuz binakako pilota partidak izan ziren Michelinen. 12:00etan hasi ziren, lehenengo hirugarren mailakoek jokatu zuten, Intzakoak Tartaloetxeren aurka. Hauek bukatutakoan bigarren mailakoena hasi zen herriko Intzakoek Azkoitiarren aurka jokatu zuten.
Lehenengo partida azkarra izan zen, 30 minutu ingurukoa. 5 eta 22ko emaitzarekin irabazi zuten herrikoek. Haritz Urkia eta Xabi Arteagari ez zitzaien asko kostatu Zegamakoei irabaztea.
Bigarren partida luzeagoa izan zen, ordu bete iraun zuen gutxi gora behera. Aitor Aranburu eta Julen Urruzolak partida ona egin zuten Azkoitiarren aurka. Hauek ez ziren makal ibili horregatik gogor aritu behar izan zuten lasarteoriarrek baina azkenean 11 eta 22 irabazi zuten ikusteko polita izan zen partidan.
Ostiralean ere herrikoen partida izan zen Alkizan. Lehenengo mailako jubenilak aritu ziren jokatzen, Jon Peio Artetxe eta Unai Ituarte. Hauen partida larunbatekoak baino gogorragoa izan zen beste bikoteak maila handia zuen eta horrek garaipena lortzea ezinezkoa egin zuen. Azkenean 22 eta 8ko emaitzarekin bukatu zuten, beraz, gogorra ostiraleko partida ere.•