Koala txartelak irabazi ditu 1.600 euro Ostadarreko Porran

Txintxarri 2008ko irailaren 29a

Ostadar Kirol Fundazioak Vueltako sariak ostegunean banatu zituen Jalgi kafe antzokian. Hau izan baita puntu gehien lortu dituen taberna.
Koala txartelak bi sari eskuratu ditu: hiru handietako sari nagusia 1600 euro eta Vueltako Porrako irabazlea 360 euro. Bigarren saria, 180 euro, bi txartelen artean banatu behar izan dute: Iradi eta Moxolo, biek 1061 punturekin. Jalgik, taberna irabazlea izateagatik, Urgull jatetxean bi pertsonentzako afariak irabazi ditu. Ostadarrek parte hartzaile guztien artean 8 urdaiazpiko banatu ditu.•