Ostadarreko Futbol Eskolak asteazkenean egingo du lehen entrenamendua

Txintxarri 2008ko irailaren 29a

Futbol Eskolako lehen saioa asteazkenean, urriaren 1ean, izango da Michelingo instalazioetan. Entrenamenduak asteazkenero izango dira arratsaldeko 18:00etatik 19:00ak bitartean.
Aurten 8 eta 10 urte bitarteko 60 haur baino gehiago arituko dira entrenatzen Michelingo zelaian. Horregatik, eta ordu horretan instalazioetan dauden gainontzeko erabiltzaileak ez gogaitzeko, antolatzaileek haurrak 17:40ak baino lehen ez bidaltzeko eskatu dute.
“Aurten, izena eman duten haur guztiak onartu ditugu eskolan, inor kanpoan geratu ez zedin. Espero dugu aurten ere, Eskolan arituko diren haurrek kirola egiten ondo pasa dezaten”.•