Ikastolen eguna
Igande honetan ospatuko da Gipuzkoako Ikastolen festa eta haraino iristeko modu on bat autobus edo trenean joatea izango da. Hiriarteko autobusek zerbitzu berezia emango dute igandean, Donostiatik atera eta Lasarte-Oria eta Andoainetik pasata Iruraraino egingo dute ibilbidea. 30 minutuero 9:30etatik 16:00etara eta 16:45etatik 20:45ak arte egongo dira autobusa eta Iruratik buelta egiteko 30 minutueroko zerbitzua egingo dute 11:35ean hasi eta 20:35ak arte. Villabonan aparkaleku handi bat egongo da eta bertatik ere autobusak egongo dira etengabeko joan etorrian 10 eta 15 minutuko tartean eta bizikletan joatera animatzen direnak ere aparkatzeko parking bereziak edukiko dute Iruran.•