Landarbaso abesbatzak kontzertu pedagogikoa eskaini zuen asteartean kulturetxeko aretoan. Kutxako gizarte ekintzak babestutako emanaldia hasi baino lehen, abesbatzeko zuzendariak, Iñaki Tolaretxipik Lasarte-Oriako musika eskolari eta udalari eskerrak eman zizkien.
Ondoren, Errenteriako abesbatzako mutil eta neskek folklorea uztartu zuten beraien abestietan eta Ana Urraka lasarteoriarrak eta Jorge Vidriales tenoreak bakarlari bezala abestu zuten.
Egitarautik kanpo Ukutula abesti afrikarra eskaini zuten eta saioari amaiera emateko Agur Jaunak. Aretoan bildu ziren entzuleek txalo zaparrada eskaini zieten ordu erdiko emanaldia eskertuaz.•