Udazkeneko festa
Zabaleta Auzolan elkarteak urteroko Udazkeneko Festa antolatu du astebururako. Auzoko plazan izango da bihar, urriaren 3an. Arratsaldeko 18:30ean hasiko da erlezaintzako erakustaldi batekin. Julian Urkiola Gipuzkoako erlezainen lehendakaria etorriko da erleek lana nola egiten duten azaltzera. Diapositibak erakutsiko ditu baina bitxia izango da erakustaldia horretaz gain erleak eramango dituelako. Bertaratzen den jendeak gertutik eta zuzenean ikusi ahal izango du erleen lana nolakoa den. Amaitutakoan sardin jana egingo dute.•