Margo eta marrazki ikasturte berria

Txintxarri 2008ko urriaren 3a

Margo eta Marrazkia
Lasarte-Oria Bizilagunen elkarteak gaztetxo eta helduentzat antolatzen dituen margo eta marrazki ikastaroak urriaren 1ean hasiko dira Manuel Lekuona Kultur Etxean. Aurten eskolak astelehen, asteazken eta ostiraletan 18:30etatik 20:30etara izango dira eta larunbat goizetan 9:30eattik 11:30etara. Txikienek marrazten ikasteko aukera izango dute larunbatetan 11:45etatik 12:45etara. Oraindik izena-emateko epea zabalik dago, beraz ikastaro hauetan parte hartu nahi duenak edo informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, kultur etxetik pasa behar du.•