Judoko denboraldi berria hasi da eta horrekin batera txapelketak. Joan den larunbatean, irailaren 27an, Valladoliden ospatutako 23 urtetik beherakoen nazioarteko txapelketan parte hartu zuen Beñat Elizaldek. Bost borroka egin zituen eta bat galdu eta lau irabazi ondoren brontzezko domina eskuratu zuen lasarteoriatarrak. Denboraldia ondo hasi du Beñatek eta asteburu honetan berriro Bartzelonara joango dira bera eta Iñaki Elizalde beste txapelketa betan parte hartzera. Batak senior mailan eta besteak jubenil mailan egingo du.
Lehenengo txapelketako emaitzak ikusita bigarrenean ere ondo arituko dela espero dugu. Ondo hasitako denboraldia berdin jarraitu dezala.•