Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Adineko 900 herritar bildu ziren atzo eguerdian Michelingo frontoi estalian urtero bezala Udalak eskaintzen dien omenaldi eta bazkarian parte hartzeko. Giro bikaina izan zen, sasoiko daudela eta apetitu ona dutela erakutsi zuten aiton emonek. Aurten urte berezia da, Biyak Bat elkarteak 30 urte beteko bait ditu etzi eta bazkideentzat merienda izango da arratsaldean. Urteurrenean, Joxe Zapirain, beste herritar batzuekin batera Zaharren Etxea sortzeko lanean nabarmendu zena omendu eta eskerrak eman zioten. •