Irakurzaletasuna bultzatzeko ekimen bereziak haur liburutegian

Txintxarri 2008ko urriaren 6a

Urtero egiten den bezala irakurzaletasuna bultzatzeko ekimen bereziak antolatu dituzte haur liburutegian, Ipuinaren ordua eta Ipuin bat irakurriko dugu?.
Urriatik abendura antolatu diren saioetan Koruko Zurutuza, Pello Añorga eta Beatriz Egizabal ipuin-kontalariak izango dira haur liburutegian.
Honela, Koruko Zurutuzak Ipuin bat irakurriko dugu? hartuko du bere gain eta urriaren 8, 15, 22 eta 2 eta azaroaren 5, 12, 19 eta 26an egongo da haurrei ipuinak irakurtzen; Pello Añorgak, aldiz, 4 eta 5 urtekoentzako ipuinak kontatuko ditu urriaren 7 eta 29ean, azaroaren 3an eta abenduaren 3 eta 17an; eta Beatriz Egizabalek 6, 7 eta 8 urteko haurrei zuzendutako saioak egingo ditu azaroaren 11 eta 25ean eta abenduaren 10ean.
Saio guztiak arratsaldeko 18:00etan hasiko dira, liburutegiko arduradunek jakin arazi dutenez.
Honetaz gain, ipuin irakurketa orduan zehar haur liburutegia irekita egongo dela ere aipatu dute, ez ordea Ipuinaren ordua saioa dagoen egunetan. Izan ere, saio horietan ezingo baita ordua hasi eta gero haur liburutegian sartu, ezta beste aktibitaterik jarraitu ere.•