Egun garrantzitsua izan zen asteazkenekoa Biyak Bat Zaharren egoitzean, izan ere, Kale Nagusiko egoitzaren 30. urteurrena ospatu baitzen.
1978ko urriaren 8an hasi zen egoitza kokaleku berrian martxan, Kale Nagusian, eta hori gogoratzeko bi ekitaldi egin ziren asteazkenean.
Meza eta merienda
Eguneko lehenengo ekitaldia goizeko hamaiketan izan zen, Brigitarren komentuan. Bertan On Ramon Uribetxeberriak Biyak bat elkartearen bazkideen aldeko meza eskaini zuen.
Arratsaldean, berriz, 18:00etan elkarteko abesbatzak emanaldi txikia eskaini zuen Zaharren egoitzean.
Ostean, bazkideei merienda eskaini zitzaien. Giro ederra sortu zen egoitzeko gela guztietan, nahiz eta ez zegoen ia lekurik. Izan ere, Mertxe Galdos elkarteko presidenteak jakin arazi digunez, 400 bazkide baino gehiago bildu baitziren.•