Nolako harrera izan duzue?
Alone in my word gure lehen diska da eta Fnac dendan aurkezteko aukera eskaini digute eta benetan aukera oso ona izan da. Aurkezpenean Malagako diputazioako eta udaletxeko agintariak egon ziren, Fnaceko presidentea ere bereziki inauguraziora etorri zen... 800 pertsonentzako festa bat izan zen. Promozio ona izan da. Musikaren zirkuituak horrelakoak dira, beraien gustukoa bazara kontratatzen zaituzte, eta irrati, prentsa eta telebistetarako kontratatzen zaituzte, beraz bultzada oso ona izan da.
Aurkezpenak ateren bat ireki al dizkio taldeari?
Aurkezpena egin ondoren bost telebista lokaletarako kontratua itxi dugu: Telvisión Marbella, TV Malaga, Onda Azul, TV San Pedro... Malagak azalera txikia duen arren, 4 miloi pertsona bizi dira, biztanlego handia da. Hurrengo urratsa Canal Sur da, azarorako ea zerbait egiten dugun hauekin, negoziaketetan ari gara.
Oso zaila da kontzertuak besterik gabe lortzea. Horregatik, garrantzitsua da promozio on bat egitea. Amaierarik ez duen kate bat da: ez zaituzte ezagutzen, ez dago promoziorik, ez dago promoziorik, ez zaituzte ezagutzen, ez zaituzte ezagutzen, ez zaituzte kontratatzen...
Nola defeniuko zenuke egiten duzuen musika?
Electro-Pop, 80. hamarkadako musika bezala definituko nuke, melodia goxoekin, memorizatzeko, entzuteko eta abesteko errazak. Pink Floyd, Mike Oldfield, Genesis.. entzun dugun musika honen eragina ikusi daiteke gure lanean.
Zer aurkitu dezakegu Alone in my word diskoan?
Marbellari omenaldi bat egin nahi genion, artea eta musikaren ikuspuntutik eta ez telebistan ateratzen den Marbellari. Hiru orritako diska da. Kanpotik Marbellako ilustrazio alegoriko bat ikusi daiteke. CDan 10 konposizio eta bertsio bat entzun daitezke. Egiten dugun musika eletronikoa da, kutsu sinfonikoekin eta efektu asko dituen arren, oso musika goxoa da.
DVD bat sartu dugu ere eta bertan Pedro Marquezek egin digun bideoklipa ikusi daiteke. Presa genuen lehen diska sorta kaleratzeko, baina hurrengo tiradetan DVD horri gauzak gehitu nahi dizkiogu: bideoklip gehiago, taldearen elkarrizketa bat, zuzeneko kontzertu bat...
Letrak ingelesez landu dituzue, zergatik?
Talde anglosaxoi gara. Europear publikoa interesatzen zaigu eta Frantzia, Dinamarka, Italia, Alemania, Inglaterrara... atera nahiko genuke.
Nola sortzen da taldea?
Grabazio estudio bat nuen hemen Lasarten, baina, arrazoi desberdinak zirela medio maleta hartzeko garaia iritxi zitzaidan. Malagara joan nintzen eta han Cristian ezagutu eta bien artean hasi ginen talde honekin. Gero Raul sartu zen eta azkeneik, Luis bideo-DJa dago. Ekitaldietan gure atzean pantaila bat daukagu eta bideo artista batek gure lana irudiekin betetzen du. Gure lana ezin da irudirik eta argirik gabe ulertu.
Lan honetan konposizioan, moldaketa, ekoizpenean, teklatuan... aritu zara.
Ordenadorez lana egiten dugu batez ere. Produkzio lana oso motela da, baina etxean lana egiten dugunez, abantaila da, estudio batean berriz, denbora mugatua da, alokairua ordaindu behar delako. Cristian eta biok produkzioa egiten dugu eta bukaeran Raulek ohatsak sartzen ditu. Nik musika lantzen det eta Cristianek melodiak eta letrak.
Chivo Record ekoiztetxearekin lana egiteak maila artistikoan mugatu al zaituzte?
Malagako seilu independientea da. Lagun batzuen bitartez ezagutu ginen eta bi urtetako lana izan da. Koprodukzioa da. Hau da, taldeak dirua jartzen du, ekoizpenean eta diseinuan parte hartzen du. Ordaintzeak askatasun gehiago ematen dizu zure produktua defendatzeko. Modu honetan, taldeak ekoiztetxeak baino gehiago arriskatzen du, baina produktua defendatzeko aukera ematen du.
Bideoklipa zeinek egin du?
Pedro Markezek egin digu. Irudimen asko du, irudiak hartu eta komikietan bihurtzea gustoko du. Sleepy Hollow asko gustatzen zaio. Grabaketa oso sinplea izan zen. Ez da beharrezkoa izugarrizko aurrekontu bat lan on bat egiteko.
Ideia bat, kontzeptu bat eta lan ordu asko, besterik ez. Bideo klipa hau zine txapelketetara aurkeztuko dugu. Promozio musikalean inoiz ez dakizu aurrera aterako den audioarengatik edo bideoklipak sari bat jaso duelako. Ikusentzunezko produktuekin aukera zabalagoa da.
Anekdotarik?
Malagako Larios oinezkoentzako kalean tipo bat kotxez sartu zen, suizida bat, eta hamalau pertsona harrapatu zituen. Raul bertako enpresa batean lan egiten du kamioi batekin.
Lana amaitzen ari zela handik pasa zen kamioiarekin eta ikusi zuen tipo hau oinezkoen kaletik barrena zihoala. kamioia kalean gurutzatu eta kotxea gelditu zuen.
Geroztik, malagako heroea bihurtu da, Tele 5, Antena 3 eta horrelakoetatik deitu diote eta taldearen promozioa egiteko aprobetxatu du aukera.
Gustura al zaude Marbellan?
Bai. Baina, ez du esan nahi ez naizenik bueltatuko. Ez zara herritik ateratzen inoiz ez bueltatzeko. Hori errore bat da. Lekuak ezagutzeko daude eta mundua bidaiatzeko.•