Semblanteren Aste kulturala hasi zen atzo

Txintxarri Aldizkaria 2008ko urriaren 13a

Semblante Andaluz elkartearen kultur asteari hasiera eman zitzaion atzo. Elkarteko agintari eta bazkideek, zein Ana Urchueguia Lasarte-Oriako alkatesak andaluziar produktu tipikoen dastaketa, luncha eta ohorezko ardoa hartu zuten. Era berean, Y parece que fue ayer argazki erakusketa ere zabaldu zuten, zein urriaren 19ra arte ikusgai egongo den elkartean.

Egitaraua
Haurrentzako eta helduentzako lehiaketak, hitzaldiak eta kantua izango dira nagusi igandera arte iraungo duen VI. Aste kultural honetan.
Gaur mahai jokoak hasten dira elkartean, 18:00etan mus txapelketa eta bihar ordu berean tute txapelketa.
Asteazkenean, haurrentzako marrazki lehiaketari hasiera emango zaio, gaia Eguberrietako motiboak izango da. 18:30etan Potora tiratzeko lehiaketa dago eta 19:00etan haurrentzako Patxin eta Pastin pailazoen saioa.
Ostegunean, 17:30etan hasiko da patata tortillen lehiaketa, 19:00etan Marmier doktoreak bizkarreko arazoei buruzko hitzaldia emango du eta 20:00etan patata tortillen lehiaketako tortilla irabazlea aukeratuko da eta gero guztiak dastatu ahalko dira.
Haurrentzako marrazki lehiaketaren irabezleen izenak emango dituzte ostiralean 18:00etan, ostean txokolate jan bikaina egongo da bertaratzen diren haur guztientzat. 19:30etan Andaluziar gaiei buruzko hitzaldia eskainiko du Antonio Pedraza elkarteko presidenteak.
Larunbatean, 13:00etan ardo eta salda gozoa egongo da bazkide eta gonbidatuentzat eta 18:00etan A mi aire taldearen emanaldia.
Eta igandean, 14:30ean, herri-bazkaria antolatu dute elkartean; 17:00etan, astean zehar jokatu diren txapelketen trofeoen banaketa gauzatuko da; 18:00etan, Rafael Gomezek flamenkoari buruzko hitzaldia eskainiko du, eta kantuan Jose "de Pasaia" egongo da Rafael Jimenezen laguntzaz.
Eta VI. Aste Kulturalari amaiera emateko, 20:00etan salbe rozieroa eskainiko zaio elkarteko amabitxiari, Rozioko Amabirginari.•