Elkarrekin ahal dugu: Michelin adibide

Txintxarri Aldizkaria 2008ko urriaren 13a

ESKren balorazioa

ESK sindikatuak bultzatuta, Enpresa Komiteak Michelin lantegiko atezaintzan konzentraziora deitu zituen urriren 7an langileak. Helburua 65 orduko direktibaren aurkako eta lan duin baten aldeko mobilizazio mundialarekin bat egitea. Txanda desberdinetako langileak bildu ziren bertan eta, horregatik, Michelin salbuespen positiboa izan zen.
ESKren irakurketa sindikatuak batera lan egitean emaitzak beti positiboak direla eta mobilizazioan langileen partehartzea gauzak aldatzeko baldintzak zeintzuk diren erakutsi zituela da. Sektarismoak frustrazioa eta atsekabea sortzen ditu eta, horregatik, ESkren ustez, hau ekintza sindikal suizida izango litzateke krisiaren larritasuna eta honek langileengan izan ditzakeen ondorioak kontuan izanik.•