Horregatik eta horretarako Legebiltzarrean aldeko apostua egin zuten alderdiek amonkomunean antolatu duten ekitaldiaren berri eman nahi dute oharraren bidez.
Hitza hitz lelopean, euskal herritarrei dei egiten diete, Gernika eta Gasteiz arteko toki zehatzetan batzera.
Subjektu politikoaren definizioa, debekatutako galdera eta galdera horientzako proposatzen diren erantzunak, fisikoki, lurraldean bertan kokatzean datza ekitaldi-ekimena.
Parte hartu nahi duten herritarrek, EUSKAL, HERRIA, BAKEA, BAI, ERABAKIA eta BAI hitzak osatuko dituzte. Honela Gipuzkoarroi ERABAKIA hitza Legution osatzea dagokigula jakin arazten dute.
Horretarako, Lasarte-Orian beste hainbat tokitan bezela, autobusa antolatuko da goizeko hamaiketan Legution izateko asmoarekin.
“Euskaldunak eta abertzaleak garen aldetik ezin gara ezer egin gabe geratu, parte hartu behar dugu, hitzak osatuz”, dio oharrak.
Honetaz gain, gutxi gora behera bi orduko ekitaldia izango dela aurreratzen dute, baita egun aldarrikatzailea eta alaia izango dela ere.
Handik etortzeko, bakoitzak aukera izango du ordubata eta erditan edo arratsaldeko sei eta erditan autobusa hartzeko.
Honela, euskal herritar guztiak animatu nahi dituztefestan parte hartzera. Informazio gehiago nahiez gero edo erreserbak egiteko ondorengo telefono zenbakietara deitu, 656789391 (EAJ-PNV) eta 650394073 (EA).
Sinadura bilketa
Bestalde, Lasarte-Orian hitzarmenaren aldeko sinadura bilketa ere egingo dela jakin arazten dute, baita jasotako sinadurak Europara bidaliko direla ere.
Horretarako, datorren larunbata eta igande eguerdian, Jalgi tabernaren inguruetan, EAJ, EA eta EB-ko ordezkariak mahai batean izango dira sinadurak biltzen.