Herriko zenbait txirrindularien irteera Leitzara

Txintxarri 2008ko urriaren 17a

Urriaren 4ean egin zen dagoeneko urteroko ohitura bihurtu den Leitzako irteera. Goizean goiz atera ziren Lasarte-Oriatik eta 11:00ak aldera iritsi ziren Leitzara. Irteera osoa txirrindaz egin zuten, euriarekin hasi bazen eguna, gero atertu egin zuen. Bazkal ordurako herrian ziren berriro eta Buruntz-Azpi elkartean bazkaldu zuen 20 pertsonek osatutako taldeak.