Pili Bodegas eta Andoni Illarramendi lehenengo postuetan

Txintxarri 2008ko urriaren 17a

Igandean Hiru Hondartzetako Krosa ospatu zen Donostian. Aurtengoa 19. edizioa izan da eta inoiz baino parte hartzaile gehiago izan dira frogan. Haizeak lasterketa oztopatu zuen baina Pilik eta Andonik marka ona egin zuten.

Lasarteoriatar gutxi

Korrikalarien artean Lasarte-Oriako batzuk egon ziren. Mutilen artean helmugara iritsi zen lehena Andoni Illarramendi izan zen, 10. postua lortu zuen sailkapen orokorrean 00.33.55eko markarekin. Pili Bodegas nesken arteko lehenengo lasarteoriarrak 00.39.55eko marka egin eta nesken mailan 4. iritsi zen helmugara.
Herritar gehiagok ere egin zuten korrika Donostiako krosean, hala nola, Juanan Centeno, Rafa Ruiz, Toño Gil, Javier Marcos Perez, Mikel Martija, Aitor Hernando, Asier Gorostegi, Ivan Manzano, Peio Fadrique, Fran Ariztimuño, Juan Antonio Valdivia, Raul Barrera, Miguel Angel Martin, Jose Gonzalez, Fran Puertas edo Juan Mari Sarobek gizonen mailan, eta nesken kasuan, Eva Olazagoitia, Estitxu Sukuntza edo Bego Arrokerok beste batzuen artean.